martes, 23 de septiembre de 2014

Zer da lankidetza ikaskuntza?
Denen artean lagunduz, elkarrekin lan eginaz ematen den ikaskuntza mota da. Horrela, hainbat balore barneratu edo garatzen direlarik; solidaritatea, enpatia eta adiskidetasuna besteak beste. Ikasketa mota hau oso aberasgarria izan daiteke beraz, gerora jende desberdinarekin erlazionatu eta lanean aritzeko.

Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazioa eta materiala?
Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da informazioa bilatzerako garaian erabiltzen ditugun alternatibak fidagarriak diren ala ez informatzea. Ondoren, modu sinple baina ulerkor batetara antolatzea komenigarria da, horrela konpartitzerakoan guztiek uler dezaten. Teknologia horretarako baliagarria  izan daiteke: blogger, gmail, dropbox...

Zer tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetzan ikasten?

Adibidez, proiektore batek lankidetzan ikasten lagun gaitzake, izan ere, bertan proiektatzen dena klasekide guztiek ikus dezakete, horrela, denek batera lan egin dezaketelarik, gatazka bat ere sortu daiteke… Ordenagailu batekin ere kasu bera eman daiteke, taldeka banatu eta taldekideekin lan egitean enpatia… landuz. Interneta beste adibide bat izan daiteke, leku desberdinetan egonik, taldekide edo lagunekin kontaktatzea ahalbideratzen duelako, eta lehen aipaturiko balore horiek landu daitezke distantzira ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario