Web 2.0ren definizioa:
Erabiltzaileen parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren
Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Interneten bigarren
generazioa dela esan daiteke. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak,
komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean
lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen
direlarik.
Web 1.0 eta Web 2.0ren ezberdintasunak:
Web 1.0a web estatikoa zen,
inoiz berritzen eta aldatzen ez zena. Web 2.0a, aldiz, web kolaboratiboa da,
hau da, erabiltzaileek aldaketak egin eta datu berriak sar ditzakete. Gainera,
azkenengo hau, azkarragoa da eta baliabide gehiago ditu erabiltzaileentzat.
Erabiltzailearen
rola:
Aurrenekoaren kasuan,
informazioa era pasibo batean jasotzeari dagokio eta 2.0n, ordea, informazioa
partekatzeko, eraldatzeko, kudeatzeko... aukera planteatzen da. Hortaz, erabiltzaileak
rola aldatzen du batetik bestera, bere parte hartzea areagotuz.
Folkosomiak:
Norbanakoak norbanako bezala lana egin baina
emaitza kolektiboak lortuz.
Honela modu berdintsuan gauzak izendatzen dituzten
erabiltzaileak taldekatu daitezke, etiketak moduan. (Tag antzekoak partekatzen dituztenak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario