Gaur egun,
informazioz gainezka egiten duen mundu batean bizi gara, non informazioa
hainbat iturri desberdinetatik jasotzen dugun. Honako hau askotan baliagarria
izaten den arren, beste batzuetan alde negatiboak ere baditu, esate baterako,
ez dugu informazio baliagarria ez-baliagarritik bereizten, ez baitakigu zertaz
fida gaitezkeen. Arazo honetaz askotan ohartzen ez garen arren, hainbat
adibiderekin topa gaitezke gure egunerokotasunean, izan ere, erakusten diguten
guztia sinesten dugu, sarritan zeharka izaten duen eraginaz ohartu gabe. Kontua
da, ohitu egin garela egoera hauetara. Adibideetako bat, iragarkiena da,
irudiekin jarrera sexistak transmititzen dizkigute baina guri arrotza egiten ez
zaigunez ez gara ohartzen.
Horregatik,
garrantzitsua da informazioa ulertu eta tratatzen jakitea, baina horrez gain,
kritikotasun bat izateak ere badu bere garrantzia. Kritikoak izan behar dugu,
sozialki eta besteengan pentsatuz, baina batik bat jarrera objetibo bat
mantentzen saiatu behar dugu beti.
Bestalde, guk
gure informazioa ere elkarbanatzen dugu sare sozialetan. Baina askotan, ez gara
ohartzen informazio hori noraino zabal daitekeen. Kontuz ibili behar dugu honekin, eta
informazioa ondo tratatzen ikasi behar dugu, horrela arriskurik izan ez dezan.
Azken urteotan
teknologia asko garatzen ari da eta gure artean denek ez dugu gaitasun berdina hauek erabiltzerakoan. Bi
motatako pertsonak ezberditzen ditugu, etorkin digitalak eta natibo digitalak. Etorkin
digitalaz hitz egiterakoan, tegnologia berriekin hasi berriak direnei buruz
hitz egiten dugu, eta natibo digitalei
buruz hitz egiterakoan, tegnologia berriekin hezi direnei buruz hitz egingo
dugu. Irakasle eta ikasleen artean ikusi dezakegu desberdintasun hau orain,
irakasle batzuk etorkin digitalak direlako, eta ikaseak berriz, natibo
digitalak.
Guk geuk,
ikasleok, hau da, natibo digitalok badugu interneten existentziaren berri,
baina benetan osotasunean ezagutzen al dugu? Egia da, etorkin digitalek dutena
baina ezagutza maila altuagoa dugula arlo honetan, bai, baina hala ere, asko
dugu ikasteko. Beti, orrialde edo programa berdinen erabileretara ixten gara.
Hori horrela izanik, bide gehiago badirela ohartu behar dugu eta horiek lantzen
ahalegindu. Horrela, gure ezagutza maila zabalduz eta komunikatzeko bide
berriak urratuz.
Bestalde, honekin
loturiko beste termino bat teknofilia da, hau da, teknologia barik bizi ezin
duten pertsonak, egun guztia aparatu
teknologikoki bati lotuak daudenak. Gero eta gehiago ematen den gaixotasun bat
da, non, laguntzarik ematen ez bazaie arazo handi bat eduki dezakete pertsonen
harremanetan. Aurkakoa ere ematen da, Teknofobia izeneko gaixotasuna,
teknologia ikusi ere egin ez duten pertsonak dira eta hauei panikoa duten
pertsonak dira. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak normalean helduak edo
adin handiko pertsonak dira.
Irakasleak
teknologi berrien inguruan jorratzeko aukera handia dute eskolan eta ikasleeei
aukera berriak irekitzeko aukera. Ikasle askoek ez dakite erabilpen egokia
ematen eta hauen arriskuak ikusteko ez dute gaitasunik, irakasleak ikasleek arrisku hauetaz
ohartaraztea helburu izan beharko zukeen. Aldi berean, teknologia berrien
inguruan ikasleek duten jarrera aldatzeko aukera ere badute, eta klaseak ere
interesgarriagoak egiteko aukera ematen diete teknologia berriek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario