Geroz eta informazio gehiago dugu eskuragarri, geroz eta baliabide teknologiko gehiago eskuartean eta hauen inguruan ditugun ezagutzak ere areagotuz doaz. Baina, honek guztiak, baditu bere alde onak eta txarrak, noski, nahiz eta gu askotan ohartzen ez garela dirudien.
Hasteko, informazio hau guztia edukitzeak, ez du esan nahi gure jakintasun maila handiagoa denik. Izan ere, informazio hau ez baita beti egia izaten eta horrela, sarritan, engainatu egiten gaituzte gu ohartu gabe.
Gainera, teknologia berriak direla eta, geroz eta gehiago dira eskuartean ditugun gailu teknologikoak eta geroz eta gehiago hauen aurrean ematen ditugun orduak ere. Honek, parez pareko komunikazioaren gutxitzea ekarri du, eta horregatik, pertsonak ez ditugu lehen bezala ezagutzen. Garai batean, esan beharrekoak aurpegira esateko inolako arazorik ez genuen, baina orain, "whatsapp" edo bestelako edozein aplikazioren bitartez errazagoa egiten zaigu dena esatea. Horrela, gure erlazioak hoztu direlarik, arazo gehiago sortuz.
Baina, badira alde positibo batzuk ere. Esate baterako, lagunen bat kanpora joatean, berekin kontaktuan mantentzea oso erraza egiten zaigu ekarpen berri guzti hauekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario