Geroz eta informazio gehiago dugu eskuragarri, geroz eta baliabide teknologiko gehiago eskuartean eta hauen inguruan ditugun ezagutzak ere areagotuz doaz. Baina, honek guztiak, baditu bere alde onak eta txarrak, noski, nahiz eta gu askotan ohartzen ez garela dirudien.
Hasteko, informazio hau guztia edukitzeak, ez du esan nahi gure jakintasun maila handiagoa denik. Izan ere, informazio hau ez baita beti egia izaten eta horrela, sarritan, engainatu egiten gaituzte gu ohartu gabe.
Gainera, teknologia berriak direla eta, geroz eta gehiago dira eskuartean ditugun gailu teknologikoak eta geroz eta gehiago hauen aurrean ematen ditugun orduak ere. Honek, parez pareko komunikazioaren gutxitzea ekarri du, eta horregatik, pertsonak ez ditugu lehen bezala ezagutzen. Garai batean, esan beharrekoak aurpegira esateko inolako arazorik ez genuen, baina orain, "whatsapp" edo bestelako edozein aplikazioren bitartez errazagoa egiten zaigu dena esatea. Horrela, gure erlazioak hoztu direlarik, arazo gehiago sortuz.
Baina, badira alde positibo batzuk ere. Esate baterako, lagunen bat kanpora joatean, berekin kontaktuan mantentzea oso erraza egiten zaigu ekarpen berri guzti hauekin.
martes, 30 de septiembre de 2014
jueves, 25 de septiembre de 2014
Ander Agote
23 urte dituen gazte Zarauztar bat naiz eta aurten nire bigarren urtea da Lehen Hezkuntzako ikasketak burutzen. Irakasle izatea da nire nahia eta horretarako ai nahiz formatzen. Irakasgai honetan nire helburua teknologiarekin dudan gaitasuna garatzea da.
Web 2.0
Web 2.0ren definizioa:
Erabiltzaileen parte-hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren
Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Interneten bigarren
generazioa dela esan daiteke. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak,
komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean
lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen
direlarik.
Web 1.0 eta Web 2.0ren ezberdintasunak:
Web 1.0a web estatikoa zen,
inoiz berritzen eta aldatzen ez zena. Web 2.0a, aldiz, web kolaboratiboa da,
hau da, erabiltzaileek aldaketak egin eta datu berriak sar ditzakete. Gainera,
azkenengo hau, azkarragoa da eta baliabide gehiago ditu erabiltzaileentzat.
Erabiltzailearen
rola:
Aurrenekoaren kasuan,
informazioa era pasibo batean jasotzeari dagokio eta 2.0n, ordea, informazioa
partekatzeko, eraldatzeko, kudeatzeko... aukera planteatzen da. Hortaz, erabiltzaileak
rola aldatzen du batetik bestera, bere parte hartzea areagotuz.
Folkosomiak:
Norbanakoak norbanako bezala lana egin baina
emaitza kolektiboak lortuz.
Honela modu berdintsuan gauzak izendatzen dituzten
erabiltzaileak taldekatu daitezke, etiketak moduan. (Tag antzekoak partekatzen dituztenak)
GIZARTEAREN EZAUGARRIAK ETA ERRONKA BERRIAK
Gaur egun,
informazioz gainezka egiten duen mundu batean bizi gara, non informazioa
hainbat iturri desberdinetatik jasotzen dugun. Honako hau askotan baliagarria
izaten den arren, beste batzuetan alde negatiboak ere baditu, esate baterako,
ez dugu informazio baliagarria ez-baliagarritik bereizten, ez baitakigu zertaz
fida gaitezkeen. Arazo honetaz askotan ohartzen ez garen arren, hainbat
adibiderekin topa gaitezke gure egunerokotasunean, izan ere, erakusten diguten
guztia sinesten dugu, sarritan zeharka izaten duen eraginaz ohartu gabe. Kontua
da, ohitu egin garela egoera hauetara. Adibideetako bat, iragarkiena da,
irudiekin jarrera sexistak transmititzen dizkigute baina guri arrotza egiten ez
zaigunez ez gara ohartzen.
Horregatik,
garrantzitsua da informazioa ulertu eta tratatzen jakitea, baina horrez gain,
kritikotasun bat izateak ere badu bere garrantzia. Kritikoak izan behar dugu,
sozialki eta besteengan pentsatuz, baina batik bat jarrera objetibo bat
mantentzen saiatu behar dugu beti.
Bestalde, guk
gure informazioa ere elkarbanatzen dugu sare sozialetan. Baina askotan, ez gara
ohartzen informazio hori noraino zabal daitekeen. Kontuz ibili behar dugu honekin, eta
informazioa ondo tratatzen ikasi behar dugu, horrela arriskurik izan ez dezan.
Azken urteotan
teknologia asko garatzen ari da eta gure artean denek ez dugu gaitasun berdina hauek erabiltzerakoan. Bi
motatako pertsonak ezberditzen ditugu, etorkin digitalak eta natibo digitalak. Etorkin
digitalaz hitz egiterakoan, tegnologia berriekin hasi berriak direnei buruz
hitz egiten dugu, eta natibo digitalei
buruz hitz egiterakoan, tegnologia berriekin hezi direnei buruz hitz egingo
dugu. Irakasle eta ikasleen artean ikusi dezakegu desberdintasun hau orain,
irakasle batzuk etorkin digitalak direlako, eta ikaseak berriz, natibo
digitalak.
Guk geuk,
ikasleok, hau da, natibo digitalok badugu interneten existentziaren berri,
baina benetan osotasunean ezagutzen al dugu? Egia da, etorkin digitalek dutena
baina ezagutza maila altuagoa dugula arlo honetan, bai, baina hala ere, asko
dugu ikasteko. Beti, orrialde edo programa berdinen erabileretara ixten gara.
Hori horrela izanik, bide gehiago badirela ohartu behar dugu eta horiek lantzen
ahalegindu. Horrela, gure ezagutza maila zabalduz eta komunikatzeko bide
berriak urratuz.
Bestalde, honekin
loturiko beste termino bat teknofilia da, hau da, teknologia barik bizi ezin
duten pertsonak, egun guztia aparatu
teknologikoki bati lotuak daudenak. Gero eta gehiago ematen den gaixotasun bat
da, non, laguntzarik ematen ez bazaie arazo handi bat eduki dezakete pertsonen
harremanetan. Aurkakoa ere ematen da, Teknofobia izeneko gaixotasuna,
teknologia ikusi ere egin ez duten pertsonak dira eta hauei panikoa duten
pertsonak dira. Gaixotasun hau jasaten duten pertsonak normalean helduak edo
adin handiko pertsonak dira.
Irakasleak
teknologi berrien inguruan jorratzeko aukera handia dute eskolan eta ikasleeei
aukera berriak irekitzeko aukera. Ikasle askoek ez dakite erabilpen egokia
ematen eta hauen arriskuak ikusteko ez dute gaitasunik, irakasleak ikasleek arrisku hauetaz
ohartaraztea helburu izan beharko zukeen. Aldi berean, teknologia berrien
inguruan ikasleek duten jarrera aldatzeko aukera ere badute, eta klaseak ere
interesgarriagoak egiteko aukera ematen diete teknologia berriek.
martes, 23 de septiembre de 2014
Talde aurkezpena
Kaixo!
Gu Ainara, Xabier, Ander eta Mireia gara eta blog honen bitartez, gure ideiak eta hausnarketak zuekin elkarbanatu nahi genituzke. Beraz, interesgarria irudituko zaizuela espero dugu.
Blog hau aurrera eramateko, arau batzuk finkatu ditugu taldean, eta aldez aurretik aipatu egin nahi genizkizueke. Arauak honako hauek dira:
1) Elkarlanean aritzea.
2) Elkar errespetatzea.
3) Guztiok hausnartzea.
4) Epeak errespetatzea.
Horrela, lauhilabete honetan arau hauek guztiak errespetatuz asko ikasteko asmoz gatoz.
Gu Ainara, Xabier, Ander eta Mireia gara eta blog honen bitartez, gure ideiak eta hausnarketak zuekin elkarbanatu nahi genituzke. Beraz, interesgarria irudituko zaizuela espero dugu.
Blog hau aurrera eramateko, arau batzuk finkatu ditugu taldean, eta aldez aurretik aipatu egin nahi genizkizueke. Arauak honako hauek dira:
1) Elkarlanean aritzea.
2) Elkar errespetatzea.
3) Guztiok hausnartzea.
4) Epeak errespetatzea.
Horrela, lauhilabete honetan arau hauek guztiak errespetatuz asko ikasteko asmoz gatoz.
Mireia Aizpuru
Ni Mireia Aizpuru naiz, 19 urteko Lehen hezkuntzako bigarren urtea burutzera doan neska Zarauztar bat. Irakasle izatea amesten dut aspalditik, eta horretarako nire bidean aurrera noa, egunero gauza berriak ikasiz eta eboluzionatuz. Bide horretan, irakasgai honek asko lagunduko edo transmitituko didalakoan nago, ikt en inguruan ikasteko asko dudala iruditzen baitzait.
Zer da lankidetza ikaskuntza?
Denen artean lagunduz, elkarrekin lan eginaz ematen den
ikaskuntza mota da. Horrela, hainbat balore barneratu edo garatzen direlarik;
solidaritatea, enpatia eta adiskidetasuna besteak beste. Ikasketa mota hau oso
aberasgarria izan daiteke beraz, gerora jende desberdinarekin erlazionatu eta
lanean aritzeko.
Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu
eraginkorrean informazioa eta materiala?
Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da informazioa
bilatzerako garaian erabiltzen ditugun alternatibak fidagarriak diren ala ez
informatzea. Ondoren, modu sinple baina ulerkor batetara antolatzea
komenigarria da, horrela konpartitzerakoan guztiek uler dezaten. Teknologia horretarako baliagarria izan daiteke: blogger, gmail, dropbox...
Zer tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetzan
ikasten?
Adibidez, proiektore batek lankidetzan ikasten lagun
gaitzake, izan ere, bertan proiektatzen dena klasekide guztiek ikus dezakete, horrela,
denek batera lan egin dezaketelarik, gatazka bat ere sortu daiteke… Ordenagailu
batekin ere kasu bera eman daiteke, taldeka banatu eta taldekideekin lan
egitean enpatia… landuz. Interneta beste adibide bat izan daiteke, leku
desberdinetan egonik, taldekide edo lagunekin kontaktatzea ahalbideratzen
duelako, eta lehen aipaturiko balore horiek landu daitezke distantzira ere.
jueves, 11 de septiembre de 2014
MULTIALFABETAZIOAREN DEFINIZIOA
Pertsona batek, alfabetazio guztiak garatzean datza,
horretarako hainbat dimentsio desberdin kontrolatu behar dituelarik. Hasteko,
testu desberdinak idatzi eta aztertzeaz gain, ordenagailu baten kontrola ere
izan behar du. Hau da, Internet erabiltzen jakin behar du: bertan datuak
aurkitzeko, dokumentu desberdinak
bidaltzeko (programa desberdinak erabiliz)… gaitasauna izan behar du. Honez
gain, besteengan pentsatuz jarrera positibo desberdinak garatzen dituena ere
bada. Azkenik, informazioa jasotzean balore eta kriterio sozial pertsonalak
garatzen dakiena.
martes, 9 de septiembre de 2014
aurreiritziak eta konpetentzia digitalak
Hardware: arbela digitala, DVDa, kañoia, bozgoragailua, pendraiva... erabiltzen jakitea.
Software: Mekanografia on bat izatea, ofimatikako programak erabiltzen jakitea, CDak eta programak erabiltzen jakitea
Internet: Parental control, plataforma digitalak( moodle, egela..), joku motak( HOD eta eginak daudenak), sare sozialak izan ditzaken arazoak azaltzea, prezi eta korreo elektronikoa erabiltzen jakitea.
Hau guztia ondo ezagutuz gero klaseko dinamika askoz ere errezagoa izatea lortuko da, beti ere honek dakartzan arriskuak ezagutuz.
Software: Mekanografia on bat izatea, ofimatikako programak erabiltzen jakitea, CDak eta programak erabiltzen jakitea
Internet: Parental control, plataforma digitalak( moodle, egela..), joku motak( HOD eta eginak daudenak), sare sozialak izan ditzaken arazoak azaltzea, prezi eta korreo elektronikoa erabiltzen jakitea.
Hau guztia ondo ezagutuz gero klaseko dinamika askoz ere errezagoa izatea lortuko da, beti ere honek dakartzan arriskuak ezagutuz.
Xabier Adot
Ni xabier adot naiz, magisteritzako ikaslea, eta asignatura eta blog honen bitartez, etorkizunean irakasle lanean ahalik eta hoberen aritzen lagunduko didala uste dut
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)