jueves, 2 de octubre de 2014

Hementxe duzue nire “ple”a.
Egia esan, eskolaz kanpo ikasten dudana eta eskolan bertan ikasten dudana aldaratu beharko banu, nire kaxa kanpo gehiago ikasten dudala esango nuke. Izan ere, eskolan beharturik gaude gauza jakin batzuk ikastera, eta ondoren, azterketak egitera. Beraz, nahiz eta gaia ez interesatu, presio bat izaten dugu irakasgai guztiak ikasi eta gainera gainditzeko.
Eskolaz kanpo berriz, gure nahien baitan gidatzen uzten gara, guk nahi duguna ikasten dugu eta nahi dugun moduan. Benetan zerbaitetan interesa baldin badugu errexagoa egiten zaigu ikastea eta horrela, produktiboagoa ere izaten da, gehiago ikasten baitugu.

Beraz, eskolan bertan metodologia pixka bat aldatu beharko litzatekela pentsatzen dut, nahiz eta ez dakidan ondo zein den egingo nukeen aldaketa, oso zaila baita. Baina, agian, irakaslea beti gainean ez egotea, ikasleek irakaslearen laguntza gutxiago izatea alegia, irtenbide bat izan liteke. Hau da, haurrak dudaren bat duenean, bere baitan erantzuna aurkitzen saiatu beharko du: interneten begiratuz, lagunekin eztabaidatuz… horrela, gai horren inguruan interesa piztu dakioke eta ondorioz, gehiago ikasiko du eta ikasirikoa ondo gordeko zaio oroimenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario