martes, 7 de octubre de 2014

xabierren PLEa

PLE bat, nire egunerokoan erabiltzen ditudan programa, web orri... dira, non beste batzuekin komunikatu, informazioa bilatu... egiteko aukera dudan. Nire ustez, eskola kanpoan eskola barruan baino gehiago ikasten dut, izan ere, eskola barruan askotan gustatzen ez zaizkidan gauzak egiteko beharra izaten dut, eta horrek ikasteko gogoak txikiagoak izatea egiten du. Horregatik, nire ustez, klasean, gustoko gauza gehiago egingo bagenitu, ikasitako gauzak gehiago izango zirela uste dut.

jueves, 2 de octubre de 2014

Hementxe duzue nire “ple”a.
Egia esan, eskolaz kanpo ikasten dudana eta eskolan bertan ikasten dudana aldaratu beharko banu, nire kaxa kanpo gehiago ikasten dudala esango nuke. Izan ere, eskolan beharturik gaude gauza jakin batzuk ikastera, eta ondoren, azterketak egitera. Beraz, nahiz eta gaia ez interesatu, presio bat izaten dugu irakasgai guztiak ikasi eta gainera gainditzeko.
Eskolaz kanpo berriz, gure nahien baitan gidatzen uzten gara, guk nahi duguna ikasten dugu eta nahi dugun moduan. Benetan zerbaitetan interesa baldin badugu errexagoa egiten zaigu ikastea eta horrela, produktiboagoa ere izaten da, gehiago ikasten baitugu.

Beraz, eskolan bertan metodologia pixka bat aldatu beharko litzatekela pentsatzen dut, nahiz eta ez dakidan ondo zein den egingo nukeen aldaketa, oso zaila baita. Baina, agian, irakaslea beti gainean ez egotea, ikasleek irakaslearen laguntza gutxiago izatea alegia, irtenbide bat izan liteke. Hau da, haurrak dudaren bat duenean, bere baitan erantzuna aurkitzen saiatu beharko du: interneten begiratuz, lagunekin eztabaidatuz… horrela, gai horren inguruan interesa piztu dakioke eta ondorioz, gehiago ikasiko du eta ikasirikoa ondo gordeko zaio oroimenean.

Anderre PLE-a

Hemen igotzen dut nere PLE-a, bertan, nik nire bizitzan erabiltze ditudan aplikazio edo webguneak azaltzen ditut. Ia egunero edo egunero erabiltzen ditudanak dira eta bakoitzak funtzio ezberdina dauka. Sare sozialetan ibiltzea gustoko dut eta baita ere kirol zalea nahizenez egunero ibiltzen nahiz kiroleko orrialdeetan, batez ere, eskubaloikoetan. Eskola barruan edo eskolaz kanpo non ikasten dudan gehiago galderari erantzuterakoan zalantza ugari eduki ditut baina azkenean uste dut eskolatik kanpo gehiago ikasten dudala nahiz eta ikasitakoa informalagoa izan. Eskolatik kanpo gustatzen zaidanaz informatzea gustatzen zait eta ahal dudan gehien informatua egotea gustatzen zait. Eskola barruko ikaskuntza formalagoa dela esan dezaket eta gainera iada erdi inposatua dugu ikasi behar duguna nahiz eta nik nahi dudan ikasketak burutzen egon.